Ze musika mota entzuten duzu?

lunes, 25 de enero de 2010

miércoles, 20 de enero de 2010

martes, 19 de enero de 2010

bideoa

BERRI TXARRAK

1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa), BERRI TXARRAK taldeak sei disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek.
Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez “Rubio” (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra) osatu zuten taldea 2003 urtera arte. Bitarte horretan taldeak lau disko plazaratu zituen, guztiak ere GOR disketxearen abaroan: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001) eta Libre © (2003). Lehenengo biekin euskal eszenan euren lekutxoa egin bazuten, hirugarrenarekin eta batez ere Libre ©-rekin estatura irten eta prentsa musikalaren oniritzia jaso zituen (Estatuko urteko diskorik onena Rock Sound aldizkariaren erredakzioaren iritziz).
2003an Aitor Orejak taldea utzi eta Berri Txarrak-ek hiruko moduan jarraitzea deliberatu zuen, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen lana grabatzeko asmoz: Jaio.Musika.Hil (GOR, 2005). Karlos Osinagak (Lisabö) Erasoko baserri batean grabatu eta Kansasen (AEB) Ed Rosek nahastua izan zen. Mondosonorok, Entzunek eta bestelako aldizkariek urteko lanik onenen artean kokatu zuten bosgarren lan hau. Disko honekin, hirukoak aurreko urteetan irekitako nazioarteko ildoa sakondu eta soka luzeko bira burutu zuen, hiru urtetan berrehundik gora emanaldi eskaini zituztelarik: Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB… eta Europan barna hainbat tour etorriko ziren, horietako bat Rise Against taldeak gonbidatuta. Bira erraldoi horretan bizitakoak gordetze aldera, Berri Txarrakek 70 minutuko dokumentala kaleratu zuen, Ibon A. Totorika zinemagilea lagun. Zertarako amestu rockumental hau GOR-ek kaleratu zuen 2007an eta munduko hainbat zine jaialditan hautatua izan zen, tartean Portobelloko Film Festivala (Londres) edota Gasteizko Zinemastea.
Bira honen ostean Rubio baxulariak taldea utzi eta David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. 2008a kantuak ondu eta nazioarteko zenbait agerraldi egiten eman ondoren (Fujirock –Japonia-, Maifest –Zürich-…), 2009ko Apirilean Chicagora jo zuen taldeak, Steve Albini soinu-ingeniariarekin batera seigarren diskoa grabatzeko xedez: Payola. Disko hau Roadrunner Records disketxe ezagunak kaleratuko du, 2009ko Irailaren 14an.
Kauta

Kauta taldea lau gaztek osatu zuten 2001ean, Andoainen. Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak: musika. Beste musika taldeetan ibili gabekoak ziren. Lehen agerraldia Andoaingo gaztetxean egin zuten 2002ko martxoan. Jon Irurzunek (BAP) grabatu zuen lehen maketa, “Zaharrak berri” kantua tartean zegoela, 2003ko ekainean eta uztailean. 2003an Euskadi Gazteak antolatutako maketa-lehiaketan entzuleen saria jaso zuten. 2003ko Euskadi Gaztea sarietan “Musikan Berria” atalekoa eman zieten 2004ko martxoan. Lehen diskoa, “Izan zaitez zu” (Oihuka), 2004ko urrian argitaratu zen eta harrera ona izan zuen. Kontzertuz betetako urtea izan zuten eta biraren bukaeran (2005eko azaroa) Xabi gitarrajoleak taldea utzi zuen. Kauta taldearen bigarren diskoak “Biluzik” izenburua du. 2006ko abuztuan grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan. Aurreprodukzioa, grabaketa eta nahasketa Haritz Harreguyren eskuetan utzi zituen Kauta taldeak, aurreko diskoan bezalatsu. Diskoak, musikari dagokionez, laguntzaile bakarra izan zuen: Jon Oiartzunek sintetizadorea eta theremiñe jo zituen “Norbere akaberari buruzko mintzaldia” abestian. Letretan, aldiz, Asier Serranok idatzi zuen “Suzko gaua”, Aitor Perezek “Eros nazazu”, eta “Norbere akaberari buruzko mintzaldia” Joseba Sarrionandiak idatzitako “Hnuy illa nyha majah yahoo” poema liburutik hartua dago. Kauta taldeak rock eta hardcore melodikora bideratu ditu ahalegin guztiak eta, noski, ahotsaren melodietara.

miércoles, 13 de enero de 2010

ken zazpi


Ken 7

KenZazpi taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KenZazpi izenburupean.KenZazpiko taldekideak Ken Zazpi urte zuzenean diskaren aurkezpenean. Ezkerretik eskubira, Jon Fresko, Iñaki Zabaleta, Eñaut Elorrieta, Igor Artzanegi eta Beñat Serna.MaketaDena den 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.DiskakEuren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten,aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa, eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena,merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea,bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Eta horrela, izandako arrakasta kontutan izanda,errazena aurreko lanetako ildoa jarraitzea zenean, disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora’ izenekoa. Lehen 3 hilabeteetan 12.000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Kaleko ohiko kontzertuez gain, Euskal Herriko antzokietatik egindako kontzertu bira gogoangarria izan zen: Euskalduna, Printzipal, Gayarre, Kursaal eta Arriagan sarrera guztiak saldu eta entzuleak kantari jarri zituztelarik. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik,azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70.000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.
2007an ARGIAK diskoa grabatu zuten Rafa Sardina ekoizlearekin eta bira ikaragarria burutu zuten antzoki eta jaialdietan.2009an Ken Zazpi Urte Zuzenean Cd+Dvd-a argitaratu dute beraien zazpigarren urtehurrenean.Disko berri honekin gainera beraien zigilu propioa sortzeaz gain (Argiak Diskak) aurreko katalogoaren jabe egin dira. HitzakKantu denak KenZazpi-k sortu, ekoiztu eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten dituzte, Joseba Sarrionandia idazlearen kolaborazioak ere izaten dituztelarik. Musika estilo aldetik rock-a eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez, konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta beren inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen dituztelarik, baita sentimentu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak dira.




Zapalden Olerkia

!¡!BISITAK!¡!

web counter
free web hit counter