Ze musika mota entzuten duzu?

miércoles, 13 de enero de 2010

ken zazpi


Ken 7

KenZazpi taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KenZazpi izenburupean.KenZazpiko taldekideak Ken Zazpi urte zuzenean diskaren aurkezpenean. Ezkerretik eskubira, Jon Fresko, Iñaki Zabaleta, Eñaut Elorrieta, Igor Artzanegi eta Beñat Serna.MaketaDena den 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.DiskakEuren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten,aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa, eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena,merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea,bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Eta horrela, izandako arrakasta kontutan izanda,errazena aurreko lanetako ildoa jarraitzea zenean, disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora’ izenekoa. Lehen 3 hilabeteetan 12.000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Kaleko ohiko kontzertuez gain, Euskal Herriko antzokietatik egindako kontzertu bira gogoangarria izan zen: Euskalduna, Printzipal, Gayarre, Kursaal eta Arriagan sarrera guztiak saldu eta entzuleak kantari jarri zituztelarik. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik,azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70.000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.
2007an ARGIAK diskoa grabatu zuten Rafa Sardina ekoizlearekin eta bira ikaragarria burutu zuten antzoki eta jaialdietan.2009an Ken Zazpi Urte Zuzenean Cd+Dvd-a argitaratu dute beraien zazpigarren urtehurrenean.Disko berri honekin gainera beraien zigilu propioa sortzeaz gain (Argiak Diskak) aurreko katalogoaren jabe egin dira. HitzakKantu denak KenZazpi-k sortu, ekoiztu eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten dituzte, Joseba Sarrionandia idazlearen kolaborazioak ere izaten dituztelarik. Musika estilo aldetik rock-a eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez, konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta beren inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen dituztelarik, baita sentimentu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak dira.




Zapalden Olerkia

No hay comentarios:

Publicar un comentario